XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- hiztegi aktiboa: 750-1.000 hitz;

- gutxieneko hiztegi pasiboa: hizkuntzaren naturaltasuna bermatzen du eta hizkuntza egoera ohizkoetan erabiltzen laguntzen: kalean, lanean, oporretan...;

- idatzizko eta ahozkoaren garrantzia eta bien arteko desberdintasunak azaltzen dira;

- testu erraztuak irakurtzen hasi.

c. Hirugarren ikastaroa: 5. eta 6. mailak

- ingelesezko ezagutza oinarrizkoak hobetu nahi dituztenentzat;

- mailak: aurre-ertaina eta ertaina;

- hizkuntz funtzioak: aurrekoak berriro landu, eta zabaldu; baldintza, nahia, asmoa... adieraztekoak;

- egitura konplexuagoak: pluskuanperfektoa, pasiboa...;

- hiztegi aktiboa: 1.000-1.500 hitz;

- gizartean ohizko egoeratan parte hartzeko esamoldeak lantzen dira: kaleko elkarrizketak, bilerak, gutunetako esakune formalak...;

- ahozko eta idatzizko alderdiek dute garrantzia, horien erabilera argi bereiziz;

- testu erraztuak irakurtzen jarraitzen da, interpretazioa eta ulermena landuz.

Edozein mailatara iristeko, lehenengoan ezik, aurrez ahozko eta idatzizko zenbait froga pasa behar dira.

Laburbilduma edo edukiak finkatzeko orriak izan daitezke idatzizko frogak.

Orientatzaileak, bestalde, badu galdera-zerrenda bat, ahozko frogaren oinarri izan daitekeena.

Maila bakoitza osatzen duten hamasei unitateak hiru modulotan bilduta daude.

Modulo bakoitzak bost unitate ditu, azkenekoak ezik.

Honek sei baititu.

Seigarren unitate hau birpasa orokorra da eta azken ebaluazioa prestatzeko balio du.

Gai-multzoak berberak dira maila guztietan, baina egoerak ez dira berdinak, eta ziklikoki zabaldu egiten dira.

Ikasleak lantzen dituen funtzioak ere berregin egiten dira ikastaroz ikastaro eta, beti bere familiaren ingurutik hasten bada ere, egoera sozialetara iristen da, mailarik maila konplexuagoak izango direlarik.

Materialen osagarriak eta eraketa:

Modulo bakoitzaren edukia:

- azala, gai orokorrari dagokion marrazkiarekin;

- helburu espezifikoen formulazioa;

- edukiak: gramatika, hiztegia eta hizkuntzaren erabilera (funtzioak).

- dagozkion bost unitateak, azkenekoa beti birpasa izango delarik;

- ikasitakoaren laburbilduma, honako hau dakarrena:

- hiztegi eta esamoldeen sinopsia, ordena alfabetikoan;